XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONDAMU EDO CONTRICIOZCO ACTOAC.

¡Ene Jaungoicoa!.

¿Nola izan nuen Zu ofenditzeco, eta añ lotsagabe ofenditzeco biotz eta balorea?.

¿Cer naiz, Jauna, zure aurrean, ezpada auts eta utsa, lurreco ar despreciagarria?.

¿Iñolaco onic eguiteco nerez gai ez naicena?.

¿Bacarric nere galerara lasterca joateco gai naicena?.

¿Eta ni izan naiz Zu ofenditu cinduena?.

¿Eta Zu cera ofenditua?.

Beñ eta millatan damu det.

Erruqui zaite nizaz.

4.ren PUNTUA.

Beguira zuc ofenditu dezun Jaungoicoa nor dan, bere perfeccioetacoren batzuec gogora ecarri, eta orien contraco zure utseguiñ, palta eta bicioac beren parean ipiñiaz, Jaungoicoa jaquintasun ondogabea, zure gogoracio, hitz eta lánac daquizquien eta barrun-barrundic ezagutzen dituena; eta zu ecerrere, utsa daquizuna.